Errezeta entzuteko:

ARKUMEA TXILINDRONERARA

Arkumea

PRESTAKETA:

Piper txorizeroak litro bat uretan murgilduz hasiko gara. Ordubete igaro ondoren, atera eta azala landuko dugu haragia edo mamia ateratzeko. 2 koilarakada beharko ditugu, gutxi gorabehera. Edozein supermerkatutan aurkitzen dugun piper txorizeroaren mamia ere erabil dezakegu.

Irineztatutako arkume-zatiak frijitu itzazu. Kolore ona dutenean, lapikotik atera eta erreserbatu egingo ditugu. Tomate bat, piper berde bat, bi tipula eta zortzi baratxuri hortz txikitu itzazu. Arkumea egin duzun lapiko berean, baratxuri-hortzak tipularekin egin itzazu, eta, egosita daudenean, txorizeroen mamia, tomatea eta ardoa gehitu itzazu, 15 minutuz, gutxi gorabehera, egosten utziz.

Ondoren, erreserbatuta duzun arkume-haragia eta ur pixka bat sartu ezazu, su motelean egosten utziz, beste 30 edo 40 minutuz. Saltsa probatu ondoren, gatza gehitu iezaiozu, zure gustura.


Errezeta entzuteko:

Kremazko kanutiloak