Egun on, guztioi! Bigarren batxilergoko talde bat gara eta Informazio eta Komunikazio Tekniketako (IKT) ikasgaiko klaseetan ikasitako guztia isladatzen saiatu gara web gune honetan. Aurkezpenarekin jarraitzearren, gu Markel Ibañez, June Pedrero eta Naroa Gartziandia gara, hamazazpi urteko hiru gaztetxo eta espero dugu web gunea hau zuen gustokoa izatea, eta garrantzitsuagoa, erabilgarria izatea!
Gaiari buruz, oso interesgarria iruditu zitzaigun web orrialde batean Euskal Herriko errezeta tradizional guztiak pilaturik izatea. Konturatuko zaretenez makina errezeta dituzue, oso errezeta sinpleak, egunerokoan egin ahal izateko. Errezetak egiterako sukaldari famatuetan oinarritu gara kasu askotan, beste asko, aldiz, etxeko aiton-amonegandik ateratakoak dira.