PRIBATASUN POLITIKA
Hau Zukutu.eus orrialdearen pribatutasun-politika da. Zure pribatutasuna oso garrantzitsua da guretzat, eta politika honen bidez argi utzi nahi dugu zuri buruzko zer datu pertsonal tratatzen ditugun, zertarako eta zenbat denboran tratatzen ditugun, eta nola balia ditzakezun datu horiek kudeatzeko dituzun eskubideak.
Pribatutasun-politika hau arreta handiz irakurtzea gomendatzen dizugu, gure politika nola funtzionatzen duen ulertu dezazun.
ZURI BURUZKO ZER DATU PERTSONAL TRATATZEN DITUGU?
Gure web orrialdean ez ditugu zure datu pertsonalik behar, hortaz ez dugu inonlako daturik eskatuko ezta erabiliko ere.
COOKIEAK ETA BESTELAKO JARRAIPEN-TEKNOLOGIAK
Gure webgunea bisitatzen duzun oro ez da Cookierik kudeatuko, hau da, ez da informaziorik gordeko. Beraz, es keskatu Cookieak eta bestelako jarraipen-teknologikoekin.
.EUS DOMEINU-IZENEN ERREGISTRO DATUAK
Zure Erregistratze-datuak nola tratatzen ditugun azaltzen du ondorengo informazioak, ICANNen politikak, Europako Batasunaren Datuak Babesteko Erregalamendu Orokorra (DBEO), eta aplikagarria den beste edozein araudi kontuan izanik.
Tratamenduaren arduradunak
ICANN, Gu Erregistro moduan, Zure Erregistratzailea eta, hala badagokio, banatzailea, domeinu-izenen erregistroa gauzatzeko eskatutako datuen tratamenduaren baterako arduradunak (edo Datuen arduradunak, hala zehazten denean) gara Tratamendu horren alderdi nagusiak hauek dira, besteak beste: domeinu-izenak transferitzea, zure domeinu-izena ebatzi ahal izatea eta informazioa eskura jartzea Whois zerbitzuaren bidez.
ICANN Kaliforniako irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da, eta zenbait alderdiri buruzko politikak ezartzen ditu, hala nola datuen bilketari eta argitaratzeari buruzkoak, sistema segurua, egonkorra eta moldakorra dela ziurtatzeko.
Hemen ikus dezakezu ICANN erakundeari buruzko informazio gehiago:ย http://icann.org
ICANNek kontratuz eskatzen digu Guri eta Zure Erregistratzaileari datu pertsonalak trata ditzagula eta kontratuko betebehar hauek indarrean jar ditzagula; betebehar horietako batzuk interes-talde ugariz osaturiko ICANNen komunitateak ezarri ditu. ICANNek, era berean, aldiro-aldiro txostenak bidaltzeko betebeharra ezartzen die kontratatutako alderdiei.
Erregistratzailearen eta/edo Banatzaileen zeregina da domeinu-izenak erregistratzeko aukera eskaintzea Erregistro-eskatzaileei, beste zerbitzu batzuekin batera. ICANNen eskakizunen arabera, Erregistro-datuak Erregistratzaileak biltzen ditu eta, ondoren, Erregistrora transferitzen.
Erregistroaren zeregina erregistratutako domeinu-izen guztien gordailu nagusi bat edukitzea da, eta izen horiek Domain Name System (DNS) bidez ebaztea. Erregistroak ez die zuzenean domeinu-izenak erregistratzeko aukera ematen erregistro-eskatzaileei.
Hemen jar zaitezke gurekin harremanetan:
PuntuEUS Fundazioa:
Altzolatarren Dorretxea, Kalebarren Plaza 3, 1
20870 Elgoibar (Gipuzkoa)
Telefonoa: + 34 667 88 93 21
Helbide elektronikoa: zukutusukaldaritza@gmail.com
Biltzen ditugun datuak
Komunitatean oinarrituriko goi-mailako domeinu bat garenez, erregistro-datuen eskakizun zehatzak ditugu.Erregistro-datuak atal honetan deskribatutako datu-multzoa dira, kontaktu guztien datuak eta erabilera asmoa barne.
Erregistratzaileek kontaktu hauei buruzko datuak bildu behar dituzte, eta datu horiek guri bidali
- Domeinu-izena
- Izen-zerbitzariak
- Erregistro-eskatzailearen izena
- Erregistro-eskatzailearen erakundea
- Erregistro-eskatzailearen kalea
- Erregistro-eskatzailearen hiria
- Erregistro-eskatzailearen posta-kodea
- Erregistro-eskatzailearen probintzia
- Erregistro-eskatzailearen herrialdea
- Erregistro-eskatzailearen telefonoa
- Erregistro-eskatzailearen telefono-luzapena
- Erregistro-eskatzailearen faxa
- Erregistro-eskatzailearen fax-luzapena
Erregistro-eskatzaileari aplikatzen zaizkion datu berak eskatzen zaizkie Administratzailea eta Teknikoa kontaktuei. Datu-elementu berak aplikatzen zaizkio orobat Fakturazioa kontaktuari, baina aukerakoa da.
Erabilera asmoa: halaber, zure domeinu-izena zertarako erabili nahi duzun ere adierazi behar duzu.
Datuen tratamenduaren lege-oinarriak
Kontaktu horiei buruzko informazio pertsonala tratatzeko lege-oinarria DBEOren 6.1.b) artikulua da. Erregistro-eskatzaileari eta erabilera asmoari dagokienez, domeinu-izenaren erregistroa hautagarritasun-eskakizun zehatzen arabera egingo da, bai eta salmenta-ondorengo baliozkotzea ere, kontratua betetzea ahalbidetu asmoz; Administratzailea kontaktuari dagokionez, domeinu-izenak kudeatzeko eragiketak egin behar ditu, hala nola transferentziak, arau-betetzeak eta abar; eta Teknikoa kontaktuari dagokionez, arazo teknikoak daudenean harekin kontaktuan jartzeko aukera eman behar du.
Hirugarrenen datuak biltzen direnean (adibidez, Erregistratzaileari datuak helarazi dizkiona ez denean Erregistro-eskatzailea, Administratzailea edo Teknikoa), Erregistratzailearen ardura izango da hirugarren horiei Erregistratze-politika honen baldintzei buruzko informazioa ematea (pribatutasunari loturiko ezarpen guztiak barne direla).
ICANN, erregistroa eta erregistratzailea eta, hala badagokio, erregistratzailearen banatzailea datuen tratamenduaren eragileak dira.
Datuak erregistrora transferitzea
Erregistratzaileak goian aipaturiko datuak guri transferitu behar dizkigu. Horren lege-oinarria Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 6.1.f) artikulua da, interes zilegia baitugu legez kontrako jokabidearen ereduak identifikatu eta ikertzeko, jabetzaren inguruko gatazketan laguntzeko eta jabetza-datuen gordailu nagusi bat kudeatzeko.
Tratamendu-jarduera horretarako, ICANN eta Erregistroa izango dira tratamenduaren Arduradunak, eta Erregistratzailea izango da datuen eragilea.
Hirugarrenek datuak tratatzea
Egoitza Suitzan duen atzealdeko erregistro-zerbitzuen hornitzaile bat (CORE Association) erabiltzen dugu, hots, hirugarren bat, eta hura izango da zure erregistro-datuen eragilea.
Gu, datu-eragile garen aldetik, datuak gordailu-agente bati ere helaraziko dizkiogu, ICANNen (tratamenduaren Arduraduna) eskakizunak betetzeko, eta baliteke datuak ICANNek izendaturiko larrialdiko atzealdeko eragile bati (EBERO) transferitzea erregistroak huts egiten badu.
Datuak ezagutzera ematea
Ez dugu datu pertsonalik argitaratuko Whois atalean edo ez dizkiegu zure erregistro-datuak (domeinu-izena salbu) hirugarrenei beste edozein bidetatik ezagutzera emango, ondorengo paragrafoan zehazten diren kasuetan izan ezik.
Datu pertsonalak ezagutzera emateko lege-oinarri bat dagoenean bakarrik emango dira ezagutzera datu horiek, eta kasu bakoitza bere aldetik aztertuta egingo da betiere. Datu horiek ezagutzera emateko lege-oinarria artikulu hauek izan daitezke: 6.1.b) artikulua (URDP eta URS), 6.1.c) artikulua (agintari eskudunek eskatuta) edo 6.1.f) artikulua (hirugarrenen interes zilegi batean oinarrituta).
ICANNek akreditazio-eredurik ezartzen ez badu, datuak ezagutzera emateko eskaera guztiak banan-banan aztertuko dira.
Datuak gordetzea
Erregistro-datuak atzerapenik gabe ezabatuko dira, baldin eta datu-bilketaren xedea bete bada edo desagertu bada. Guk tratatutako datuak ezabatu egingo dira, beranduenez ere datuak gordetzeko nahitaezko epeak iraungi ondoren. DBEOren 17 eta 18. artikuluetan xedatutakoari jarraitzen diogu.
Kontuan izan datuak gordetzeko nahitaezko epe batzuk egon daitezkeela, ICANNek ezarriak. Erregistro-datuak urtebetez gorde beharra gerta liteke, parte hartzen duten alderdien domeinu-izenaren erregistroa bukatzen denetik.
Kontrolatzailearen aurka eskubide hauek balia daitezke:
- Interesdunaren atzitze-eskubidea, DBEOren 15. artikulua.
- Zuzentzeko eskubidea, DBEOren 16. artikulua. Aldaketak zure erregistratzaileari edo birsaltzaileari eskatu behar zaizkio, erregistroak ezin duelako horrelako aldaketarik bere kabuz egin.
- Ezabatzeko eskubidea (โahaztua izateko eskubideaโ), DBEOren 17. Artikulua. Kontuan izan zure datuak ezabatzeko eskatzeak zure domeinu-izena ere ezabatzea ekar dezakeela.
- Tratamendua mugatzeko eskubidea, DBEOren 18. artikulua.
- Datuak transferitzeko eskubidea, DBEOren 20. artikulua.
- Aurka egiteko eskubidea, DBEOren 21. artikulua.
Interesdunak eskubidea du kontrol-agintaritza bati erreklamazioa jartzeko tratamenduaren arduradunak bere datu pertsonalak tratatzearen inguruan.
Datuen egiazkotasuna
Domeinu-izenaren erregistroak dirauen artean Erregistro-datu oker edo akastunik hautematen bada, berehala zuzendu eta eguneratu behar da.
Erregistro-datuen kudeatzea
Zure Erregistro-datuak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera bakarrik tratatuko ditugu. Horrez gain, behar diren neurri tekniko eta antolamendu-neurri guztiak hartuko ditugu zure erregistro-datuak galtzea, oker erabiltzea, baimenik gabe atzitu edo ezagutzera ematea, aldatzea edo suntsitzea eragozteko, eta, halaber, aplikagarri den legeak xedatutako beste edozein segurtasun-neurri ere ezarriko dugu.
JARRI HARREMANETAN GUREKIN
Pribatutasun-politika honi buruzko galderarik baduzu edo aipaturiko eskubideren bat gauzatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan bide hauek erabiliz:ย dba@domeinuak.eusย edoย https://www.domeinuak.eus/eu/harremanetarako/
WEBGUNEKO ARGAZKI ETA INFORMAZIOEN ITURRIA
Webgune osoan zehar dauden irudiak, Creative Commons lizentzia dute etaย https://www.flickr.com/ etaย https://es.wikipedia.org/wiki/Wikipedia -tik daude ateratak. Berriz, errezetak gureak dira, gure etxeko familiakideetatik edo gure esperientzia propiotik atera baititugu. Hortaz ez dute inolako lizentziarik.
Aldiz gure web-guneak Creative Commons lizentzia du: https://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/4.0/